Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-05-17

Hezkuntzari buruzko informazio gehiago

Kaixo irakurle,
Hezkuntzari buruz hitzegiten eta lan egiten duten taldeak aurkezten dizuet orain. Horretarako helbideen zerrenda bat jartzen dizut. Baina hasteko, hemen daukazu aurkitutako bideo bat.






Helbideen zerrenda:

Hiru iruzkin ezberdinen azalpen batzuk

"Ordenagailua irakasteko baliabidea", "Bideoa irakasteko baliabide bat" eta "zapi zuriaren jolasa" aurkeztu ditudan bitakoretan, haurrei hezkuntzan aritzeko lantzeko bide ezberdinak erabiltzen dira. Lehenego biak teknologia berrien bidez aritzekoak dira eta hirugarrena, haurrekin elkarrekintzan eta jolasten landuko zen.

Guzti hau azaltzen dut, blogg-a ikusten egon naizenean, haurrekin lantzeko bide ezberdinak daudela ikusi dudalako eta nire ustez, hobeagoa da bide bat erabili beharrean, baliabide ezberdinak erabiltzen baditugu.

Horrela ikasleek alde batetik, lantzeko, eduki ezberdinak ikasteko,.. era ezberdinak daudela ikusiko dute.Beste alde batetik, haurrei gizartean integratzen laguntzen diegu, baliabide eta material ezberdinak erabiltzen baditugu. Gaur egungo errealitatean dauden tresnak, baliabideak eta materialak erabiltzen baditugu, ikasleek, gurasoek eta irakasleek ere, aurretik adostu eta pentsatu ditugun erregistroak (edukiak,helburuak,...) hobeto barneratuko dituzte.




2011-05-16

Musika- Blues

Musika gustoko duzu?
Hona hemen blues talde ezberdinen musika zerrenda bat.
Jarduerak lantzeko, proiektuetan erabiltzeko,...interesgarria izan daiteke.

Musika zerrenda

2011-05-10

Hezkuntzari buruzko eta blogg honetan aurkitu ahal dituzun argazkiak

Argazki zerrenda honetan, nire gaiarekiko eta bloggean aurkitu ditudan argazki mamitsu eta politak aurkezten dizuet.

2011-05-08

Udazkenarekin jolasten eta ikasten

Matematikak eta Udazkenaren gaiak landu nahi ba dituzu. Hemen daukazue, nire unibertsitateko ikaskideekin landutako proiektu bat. Lantzeko jarduera ezberdinak aurki ditzakezu, hemen.

Bulling

Nola dago gure gaurko Hezkuntza sistema?
Ze motatako ondorioak eta zergatiak daude?
Gaur egun eta ba dira urte asko ere, honelako arazoak daudela haur eta gazteen artean, bulling deiturikoa adibidez, haien arteko botxakeria,...
Gizartea eta hezkuntza ere honetan parte hartzen dute.
Baina zein da bide egokia?

Maristek, gai honi buruzko azalpen eta eritzi bat daukate:

Bullyig-ak jarreretan eta emaitza akademikoetan eragina izan dezake, halaber luzarora kalte sakonak sortu biktimen garapen emozionalean. Denon erantzukizuna da eskola jazarpena eragoztea eta inork ezin du arduragabe izan honelako egoera batean harrapatuta daudenekiko. Biktima batek dioenez, “Inork ez du eskolara joan nahi egingo edo esango diotenaren beldur denean. Horrek kezkatzen zaituenean ezin duzu ezer ikasi”.

Eskoletan jazarpenari aurre egitea zaila eta gogorra izan daiteke baina ezarri diren bulling-aren aurkako neurriek agerian utzi dute eskola jazarpen kasuen murrizketarako eta eskola bizitzan saihestezina den gertakari lez onartu duen eskola kulturaren aldaketan eraginkorrak direla. Jakin badakigu eskolan ematen den bortxakeriarekin bukatzea ez dela erraza baina ikasleek euren eskoletan seguru sentitzeko eskubidea dutela sinisten dugun ikastetxe guztiok onartu beharra daukagu bere aurkako neurriak hartzea helburu izan behar dugula.


Irtenbidea erraza ez bada ere, ingurura begiratu eta eskola jazarpenari aurre egiteko politika, estrategia, ekintza eta teknikak aurrera eramateko ausardia izan duten eskolengandik ikas dezakegu.

Esperientzia hauek mezu positiboa dakarkigute, larderia onartzen ez den giro seguru eta integratzaileago batean heztea posible dela esaten digun mezua. Horretarako sortu zen egitasmo hau, esperientzia eta erabilitako metodo horiek dokumentatzeko eta aurrerantzean herrialde osoan sortu eta garatu daitezkeen proposamen berrien eredu izan daitezen. Egitasmo honetan batzen diren proposamen inter-disziplinarioek antzinatik datorren arazoa den berdinen arteko tratu txarrentzako irtenbide berria dira. Baina batez ere, isilean pairatzen duten haien sufrimendua onartu nahi ez duten protagonisten –irakasle, ikasle, hezitzaile, guraso eta beste langileak- ausardia eta kemenaren isla dira.
Helbidea

STEE - EILAS irakasleen sindikatoak, bere eritzia eta azalpenak egiten ditu dokumentu honetan ere:

Jolas kooperatiboak

Hona hemen jolasteko beste era bat, bioloentziarik gabekoa, irabazlerik gabekoa, gauza berriak ikasten dituzu eta taldeka. Jolas kooperatiboei buruz, inoiz ez baduzu entzun, hezkuntzan aritzeko ere beste modu bat dela esan dezaket.

Elena Lopez de Arana Prado azalpen hau ematen digu:

Jolastea gogoz, askatasunez eta disfrutatzeko helburuarekinegiten dena baino askoz ere gehiago da. Helduok jolasa bakarrik honetara mugatzeko joera daukagu,
baina umeei jolasteak aukera eskaintzen die errealitatea aztertzeko ohiko arauetatik at dauden begirada berri eta ezberdinetatik. Horri esker, umeak modu integralean garatzen joaten dira jolasaren bidez. Beraz, jolasa ez da denbora galtzea,
jolasa maila motorrean, kognitiboan, sozio-emozionalean…
haztea da.

Egia da jolas mota ezberdin piloa dagoela, baina ale honetan, jolas kooperatiboen oinarrietan, onuretan eta adibideetan jarri nahi da arreta. Sarri, jolasak irabazle eta galtzaile terminoetan ulertu izan dira. Gure ustetan, jarrera hau ikuspegi inklusiboaren kontra doa, non premiazkoa den ume guztien partaidetza,
gozamena eta garapena.

Aitortu behar da gaur egun lehia gizarte honen bizimoduarenardatz bilakatu dela; baina guk hezitzaile moduan,hori nahi al dugu gure umeentzako? Ez litzateke
egokiago izango lehian oinarritzen diren egoerak erabiltzea beste konpetentzia batzuk garatzeko? Negoziaziorako, adibidez? Benetan al daude disfrutatzen umeak baldin eta jolastean,gainontzeko umeen aurka etsaiak bailiran borrokatzen badira, irabazle izateko, edota galtzaile izatearen beldurraren eraginez?

Zaila da sinestea egoera hauetan jolasaren helburua betetzen denik. Aldiz, erraza da irudikatzea umearen bakardade sentimendua saiatzen ari denean garaile ateratzen aurrean daukan erronkatik edo behintzat, galtzaile izatea ekiditen. Guri, hezitzaile moduan, benetan interesatzen zaiguna zera da: ume guzti-guztiak garaile izatea. Modu horretan, euren auto-estimua eta auto-irudia babesteaz gain, partaidetza areagotzea ere lortuko genuke eta ondorioz, garapena sustatzea.

Horretarako, ezinbestekoa da elkarmenpekotasunean oinarritzen diren egoerak diseinatzea; hau da, umeak ez dira sekula garaile aterako elkarrekin lan egiten ez badute eta elkarri laguntzen ez badiote. “Denek irabazi eta inork ez galdu” izan beharko litzateke jolasen goiburua.

Artikulu hau, hurrengo aldizkari honetan argitaratua dago. Jolas kooperatiboeei hurbilpen gehiago nahi baduzu, informazioa ugari aurki dezakezu:

Helbidea

2011-05-03

Janariei buruz informazioa nahi ba duzu

Kaixo irakurle,
Hasteko, egunero jan behar ditugun janari mota eta kantitate ezberdinak ez badakizu, zure osasuna eta besteena ere hobetu nahi baduzu, janarien eskema bat aurkezten dizuet.
Bukatzeko, haurrekin janariaren mundua ezagutaraztea egin nahi baduzu, proposamen bat egiten dizuet:


%25 Gosaria %35 Bazkaria %15 Azkaria%35 Afaria
Zerealak Zerealak eta Tuberkuluak ZerealakZerealak eta Tuberkuluak
Esnekiak Barazkiak FrutaBarazkiak
Fruta Proteinazko Elikagaiak Fruitu sikuakProteinazko Elikagaiak
Zukuak Fruta Esnekiak Fruta
Esnekiak Fruitu sikuakEsnekiak
Helbidea

Ikasleei janari mota ezberdinak, zeintzuk diren osasungarriak eta zeintzuk ez, zenbat jan ahal dugun eta zenbat ez,... honelako azalpenak emateko, hurrengo webquest honetan eta jarduera erakargarri baten bidez, janariaren munduan sartuko gara.

Jolasten eta aztertzen gauza berriak ikasiko ditugu.

Ekintza hau egiteko, lehenengo asanblada bat egingo da eta janari moteei buruz hitzegingo dugu: sailkapen bat egingo dugu eta zenbatero jan behar ditugu komentatuko dugu.

Gero, taldeka banatuko gara eta webquest honetan agertzen diren argazkiak imprimatu eta gero, mural bat egingo dugu. Aurretik egindako sailkapenak, mural honetan adieraziko ditugu.







Helbidea

Haur Hezkuntzan gai ezberdinetan informazio ezberdina

Haur hezkuntzan arlo ezberdinak lantzen ditugu, matematikak, ingurumena, hizkuntza,...Hauek lantzeko baliabide eta material ezberdinak erabiltzen ditugu, jolasak, teknologia berriak, eskulanak,.....

Hurrengo bideoetan,mota honetako informazioa eta ideia berriak aurkituko dituzu:


EUSKAL JOLASAK

Kaixo irakurle,

Interesgarria iruditu zaidan liburu bat aurkitu dut. Honetan kalean edo eskolako jolastokian, jolasteko joku ezberdinak azaltzen dira. Jolas hauek betikoak dira, nik txikia nintzenean jolas hauetara jolasten nuen.
Gaur egungo haurrek, honelako jokuak ez dituztela hainbeste erabiltzen uste dut eta beste mota ezberdineko jolasetara jolasten dute.
Irakasleok eta gurasoek ere, gaur egungo jolas berrietara moldatu behar gara, baina liburu honetan aipatzen diren jolasak ez direla ahaztu behar eta haurrei erakutsi eta trasmititu behar diegula ere, uste dut.



Helbidea

Ordenagailua irakasteko baliabidea

Kaixo irakurle,

Gaur egun teknologia berriak, irakaskuntzan erabili ditzakegu ere.
Aurreko post-an bideoeei buruz hitz egin dizuet, irakasteko balibide bat izan daitekeela azaltzen. Ordenagailua ere, irakasteko (jokuak, ipuinak, abestiak,...) edo irakasleak eta gurasoek ere proiektuak egiteko baliabide moduan ere erabili dezakegu.

Haurrei egunean dagoen gizartean integratu behar ditugu eta ordenagailua ezinbestekoa egiten zaigu.

Kasu honetan, umeentzako proiektu bat egiten bazaude, Power point baten bidez, irudiak sartzen dituzu eta honen fondoa kolore berdinean agertu dezala nahi baduzu. Guzti hau lortzeko azalpen bat ematen dizut.


On dagizula ¡



Helbidea

Bideoak irakasteko baliabide bat

Kaixo irakurle,
askotan, haurrekin klasean bideoak erabili daitezke ikasteko eta denbora pasatzeko ere.

Baina batzuetan behar duzun materiala ez duzu aurkitzen, gauza konkretu bat delako, adibidez: Ipuin bat, kontzeptu eta eduki batzuk,...Beste batzuetan, zure klaseko giroa erakutsi nahi duzu (egun arrunt bat, urtebetetze bat, jai egun bat,...) eta argazkiak egiten badituzu asko izan behar dira, nahi duzun guztia atera ahal izateko.

Honelako arazoak dituzunean, zure materiala sortzeko, kasu honetan bideo baten bidez, aukera daukazu ere. Horrela zure ipuinak egin, kontzeptuak azaldu, argazkiak sartu,...egin ahal izango duzu.

Klasean bideoak erakusteko teknika ez baduzu erabiltzen, Hezkuntzan aritzeko beste baliabide bat izan daiteke, normalki egiten duzunaz aparte erabili dezakezuna.

Gurasoek ere bideoak sortu ditzakete gauza askotarako ere.

Baina nola egin bideo bat? Hemen daukazue, teknika erraz bat.
Argazkiekin bideo bat sortu dezakegu.


Helbidea

2011-04-09

Zapi zuriaren jolasa

Kaixo irakurle.

Hemen daukazu Haur Hezkuntzako ikasleekin eguneroko aktibitate bat egiteko aukera. 3 urteko umeekin eskuak garbitu behar ditugunean, oraindino komunean garbitzeko
ohitura ez diegu irakatsi eta horregatik irakasleok, banaka eraman eta garbitu beharrean, zapiekin garbitzen dizkiegu.Jolas honekin umeek, eskuak, bakarrik garbitzeko aukera izango dute.




Nik, jarduera hau praktikan jarri dut eta haurreei, asko gustatzen zaie: umeek ikasi beharreko garbitzeko ohitura barneratzen dute. Haurrek jolasaren bitartez,kontzeptuak, edukiak,... barneratzeko duten baliabiderik onena dela uste dut.


Aktibitate hau txokoetan (ekintza bat bukatzen dugunean eta eskuak garbitu behar ditugunean ) edo korroan (fruta edo gaileta jaten dugunean) egin dezakegu. Haur bakoitzari zapi bat bananduko diogu eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen egunkaria abestiaren doinua eta leloa hartuko dugu moldaketa batzuk eginez eta jolas bat egingo dugu.

. Lehenengo, Abestiaren doinua jakin dezazuen hemen daukazue jatorrizko abestia



Abestia lortzeko iturria



. Bigarrenez, moldatu dugun eta abestuko dugun abestia:
ZAPI ZURIAREN ABESTIA Zapi zuri honekin, jolasten gara, lehenengo alde batera, gero bestera. Zapi zuria aurrera, zapi zuria atzera. Zapi zuri honekin jolasten gara.


Abesten gaudenean, eskuekin, esaten duguna antzestuko dugu.
. Eta hirugarrenez azalpen txiki bat:
Hatzamarrak banaka eta eskuak ere garbituko ditugu. Hau egiten dugun bitartean, esaldi hauek esango ditugu:

LEHENENGO POTOLOA BIGARRENEZ BIZKORRA HIRUGARRENEZ LUZEA LAUGARRENEZ ALPERRA ETA AZKENEZ TXIKERRA. ESKUAK GARBITZEN DUGU LEHENENGO ALDE BATETIK TA GERO BESTE ALDE HONETATIK.

Zapia eskuz aldatzen dugu eta berriro Zapi zuria abesten dugu. Bukatzeko, hatzamarrak eta eskuak garbitzen ditugu berriro ere.

Goian agertzen den argazkiaren helbidea

2011-03-22

Euskal curriculum-a

Kaixo irakurle, interesgarri iruditu zait zure eskuratzat izatea gaur egun gure hezkuntza sistemak argitaratuta daukan Euskal Curriculuma.
Nik askotan Haur Hezkuntzako curriculuma eta euskal curriculuma aurkitzeko zailtasunak izan ditut.
-Irakasleok, askotan proiektuak, Unitate Didaktikoak, Programazioak,...egiteko beharrezkoa egiten zaie informazio hau izatea.
-Gurasoek, gaur egun gure hezkuntza sistemaren egoera eta antolaketa jakinean izateko. Informazioa bere esku izan ditzaten.
Horregatik, bidea errazteko, egunen baten informazio hau behar baduzu, Blog honetan aurkitu dezakezula jakintzazu¡
Helbideak:

Haur Hezkuntzako Curricuma



Euskal Curricuma

2011-02-27

Ramon Flecha-ren ustez....hezkuntzan...

Hezkuntzaren munduan, irakasteko zein da metodologiarik egokiena?
Ba daude konstruktibismoan, konduktismoan,... oinarritzen direnak. Azken garaietan Hezkuntza Dialogikoari buruz hitzegiten da asko. Ramon Flechak ikaskuntza dialogikoari buruz hitz egiten digu. Gai honi buruzko informazioa eskaintzen:

"Nolako eskolak ematen ditu nota onenak? Espainiako Hezkuntza sistemaren porrotei hautsak astindu eta begiratua luzatu du mundura, puntakoak diren eskoletara: “Hartu funtzionatzen duten ereduak eta kopiatu, ez dago beste formularik”. Bere hitzetan, informazioaren gizarteari dagokion ikaskuntza “dialogikoa” da, alegia, komunitate osoaren (irakasle-ikasle-familia-boluntario-elkarte-enpresa...) elkarrizketatik eta elkarrekintzatik ikasten duena. Ikaskuntza dialogikoaren oinarriak azaldu ahala, hezkuntzaren egungo korapilo nagusiak agertu ditu. Erronka bat nabarmentzen da Ramón Flecharengan: nola lortu ikasle denak maila gorenera iristea, bat bera ere atzean ez geratzea? Aukera bakarra dago: eskola, gizarteko mailak erreproduzitzeko makina izan ordez, komunitatea eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtuta. Proiektu eraldatzaile horiek dira “ikas komunitate” erara egituratutako eskolak. Hauei buruzko apunteak garbira pasa dizkizugu."

Hona hemen Ramon Flechak Zarauzko Berritzegunean emandako hitzaldia.


Helbidea

2011-02-15

ETA AURRERA GOAZ...¡¡¡¡¡¡

 Ikus ezazue¡ Interesgarria benetan.

Haurren indarkeriaren kontran egon behar garelako: Arantza Ituartek egindako gai honi buruzko hausnarketa irakurri dut eta honetaz gehiago kontzientziatu naiz.
Lan honek laguntzen digu garrantzia ematen, konturatzen ez garen gertaera eta momentu askoei.
 

Gure sarrera

Kaixo lagunok, hitzegiten hasi baino lehen,Haur Hezkuntzan egun bat ikusten hasiko gara.
Ordiziako Eskolan klase egun bat nolakoa izaten den, ikus dezakegu.




Helbidea
Espero dut gustoko izatea.