Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-02-27

Ramon Flecha-ren ustez....hezkuntzan...

Hezkuntzaren munduan, irakasteko zein da metodologiarik egokiena?
Ba daude konstruktibismoan, konduktismoan,... oinarritzen direnak. Azken garaietan Hezkuntza Dialogikoari buruz hitzegiten da asko. Ramon Flechak ikaskuntza dialogikoari buruz hitz egiten digu. Gai honi buruzko informazioa eskaintzen:

"Nolako eskolak ematen ditu nota onenak? Espainiako Hezkuntza sistemaren porrotei hautsak astindu eta begiratua luzatu du mundura, puntakoak diren eskoletara: “Hartu funtzionatzen duten ereduak eta kopiatu, ez dago beste formularik”. Bere hitzetan, informazioaren gizarteari dagokion ikaskuntza “dialogikoa” da, alegia, komunitate osoaren (irakasle-ikasle-familia-boluntario-elkarte-enpresa...) elkarrizketatik eta elkarrekintzatik ikasten duena. Ikaskuntza dialogikoaren oinarriak azaldu ahala, hezkuntzaren egungo korapilo nagusiak agertu ditu. Erronka bat nabarmentzen da Ramón Flecharengan: nola lortu ikasle denak maila gorenera iristea, bat bera ere atzean ez geratzea? Aukera bakarra dago: eskola, gizarteko mailak erreproduzitzeko makina izan ordez, komunitatea eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtuta. Proiektu eraldatzaile horiek dira “ikas komunitate” erara egituratutako eskolak. Hauei buruzko apunteak garbira pasa dizkizugu."

Hona hemen Ramon Flechak Zarauzko Berritzegunean emandako hitzaldia.


Helbidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario