Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-05-17

Hiru iruzkin ezberdinen azalpen batzuk

"Ordenagailua irakasteko baliabidea", "Bideoa irakasteko baliabide bat" eta "zapi zuriaren jolasa" aurkeztu ditudan bitakoretan, haurrei hezkuntzan aritzeko lantzeko bide ezberdinak erabiltzen dira. Lehenego biak teknologia berrien bidez aritzekoak dira eta hirugarrena, haurrekin elkarrekintzan eta jolasten landuko zen.

Guzti hau azaltzen dut, blogg-a ikusten egon naizenean, haurrekin lantzeko bide ezberdinak daudela ikusi dudalako eta nire ustez, hobeagoa da bide bat erabili beharrean, baliabide ezberdinak erabiltzen baditugu.

Horrela ikasleek alde batetik, lantzeko, eduki ezberdinak ikasteko,.. era ezberdinak daudela ikusiko dute.Beste alde batetik, haurrei gizartean integratzen laguntzen diegu, baliabide eta material ezberdinak erabiltzen baditugu. Gaur egungo errealitatean dauden tresnak, baliabideak eta materialak erabiltzen baditugu, ikasleek, gurasoek eta irakasleek ere, aurretik adostu eta pentsatu ditugun erregistroak (edukiak,helburuak,...) hobeto barneratuko dituzte.




No hay comentarios:

Publicar un comentario