Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-05-08

Jolas kooperatiboak

Hona hemen jolasteko beste era bat, bioloentziarik gabekoa, irabazlerik gabekoa, gauza berriak ikasten dituzu eta taldeka. Jolas kooperatiboei buruz, inoiz ez baduzu entzun, hezkuntzan aritzeko ere beste modu bat dela esan dezaket.

Elena Lopez de Arana Prado azalpen hau ematen digu:

Jolastea gogoz, askatasunez eta disfrutatzeko helburuarekinegiten dena baino askoz ere gehiago da. Helduok jolasa bakarrik honetara mugatzeko joera daukagu,
baina umeei jolasteak aukera eskaintzen die errealitatea aztertzeko ohiko arauetatik at dauden begirada berri eta ezberdinetatik. Horri esker, umeak modu integralean garatzen joaten dira jolasaren bidez. Beraz, jolasa ez da denbora galtzea,
jolasa maila motorrean, kognitiboan, sozio-emozionalean…
haztea da.

Egia da jolas mota ezberdin piloa dagoela, baina ale honetan, jolas kooperatiboen oinarrietan, onuretan eta adibideetan jarri nahi da arreta. Sarri, jolasak irabazle eta galtzaile terminoetan ulertu izan dira. Gure ustetan, jarrera hau ikuspegi inklusiboaren kontra doa, non premiazkoa den ume guztien partaidetza,
gozamena eta garapena.

Aitortu behar da gaur egun lehia gizarte honen bizimoduarenardatz bilakatu dela; baina guk hezitzaile moduan,hori nahi al dugu gure umeentzako? Ez litzateke
egokiago izango lehian oinarritzen diren egoerak erabiltzea beste konpetentzia batzuk garatzeko? Negoziaziorako, adibidez? Benetan al daude disfrutatzen umeak baldin eta jolastean,gainontzeko umeen aurka etsaiak bailiran borrokatzen badira, irabazle izateko, edota galtzaile izatearen beldurraren eraginez?

Zaila da sinestea egoera hauetan jolasaren helburua betetzen denik. Aldiz, erraza da irudikatzea umearen bakardade sentimendua saiatzen ari denean garaile ateratzen aurrean daukan erronkatik edo behintzat, galtzaile izatea ekiditen. Guri, hezitzaile moduan, benetan interesatzen zaiguna zera da: ume guzti-guztiak garaile izatea. Modu horretan, euren auto-estimua eta auto-irudia babesteaz gain, partaidetza areagotzea ere lortuko genuke eta ondorioz, garapena sustatzea.

Horretarako, ezinbestekoa da elkarmenpekotasunean oinarritzen diren egoerak diseinatzea; hau da, umeak ez dira sekula garaile aterako elkarrekin lan egiten ez badute eta elkarri laguntzen ez badiote. “Denek irabazi eta inork ez galdu” izan beharko litzateke jolasen goiburua.

Artikulu hau, hurrengo aldizkari honetan argitaratua dago. Jolas kooperatiboeei hurbilpen gehiago nahi baduzu, informazioa ugari aurki dezakezu:

Helbidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario