Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-05-08

Bulling

Nola dago gure gaurko Hezkuntza sistema?
Ze motatako ondorioak eta zergatiak daude?
Gaur egun eta ba dira urte asko ere, honelako arazoak daudela haur eta gazteen artean, bulling deiturikoa adibidez, haien arteko botxakeria,...
Gizartea eta hezkuntza ere honetan parte hartzen dute.
Baina zein da bide egokia?

Maristek, gai honi buruzko azalpen eta eritzi bat daukate:

Bullyig-ak jarreretan eta emaitza akademikoetan eragina izan dezake, halaber luzarora kalte sakonak sortu biktimen garapen emozionalean. Denon erantzukizuna da eskola jazarpena eragoztea eta inork ezin du arduragabe izan honelako egoera batean harrapatuta daudenekiko. Biktima batek dioenez, “Inork ez du eskolara joan nahi egingo edo esango diotenaren beldur denean. Horrek kezkatzen zaituenean ezin duzu ezer ikasi”.

Eskoletan jazarpenari aurre egitea zaila eta gogorra izan daiteke baina ezarri diren bulling-aren aurkako neurriek agerian utzi dute eskola jazarpen kasuen murrizketarako eta eskola bizitzan saihestezina den gertakari lez onartu duen eskola kulturaren aldaketan eraginkorrak direla. Jakin badakigu eskolan ematen den bortxakeriarekin bukatzea ez dela erraza baina ikasleek euren eskoletan seguru sentitzeko eskubidea dutela sinisten dugun ikastetxe guztiok onartu beharra daukagu bere aurkako neurriak hartzea helburu izan behar dugula.


Irtenbidea erraza ez bada ere, ingurura begiratu eta eskola jazarpenari aurre egiteko politika, estrategia, ekintza eta teknikak aurrera eramateko ausardia izan duten eskolengandik ikas dezakegu.

Esperientzia hauek mezu positiboa dakarkigute, larderia onartzen ez den giro seguru eta integratzaileago batean heztea posible dela esaten digun mezua. Horretarako sortu zen egitasmo hau, esperientzia eta erabilitako metodo horiek dokumentatzeko eta aurrerantzean herrialde osoan sortu eta garatu daitezkeen proposamen berrien eredu izan daitezen. Egitasmo honetan batzen diren proposamen inter-disziplinarioek antzinatik datorren arazoa den berdinen arteko tratu txarrentzako irtenbide berria dira. Baina batez ere, isilean pairatzen duten haien sufrimendua onartu nahi ez duten protagonisten –irakasle, ikasle, hezitzaile, guraso eta beste langileak- ausardia eta kemenaren isla dira.
Helbidea

STEE - EILAS irakasleen sindikatoak, bere eritzia eta azalpenak egiten ditu dokumentu honetan ere:

No hay comentarios:

Publicar un comentario