Argazkiaren helbidea

Kaixo lagunok ¡
Blog honen bitartez irakurleak hezkuntzari buruzko hausnarketa bat egitea daukat helburutzat: bere barneko mugak aztertzen,
Guraso eta baita irakasleok ere, norarte heldu behar gara?Haurrek,disziplina hutsa bat jarraitu behar dute edo askatasun osoa eman behar diegu? Zeintzuk dira hezkuntza metodologiarik onena? Zein baliabide dira egokienak irakasteko?
Hemen, gai haueei buruzko aurkitutako informazio interesgarria aurkitu dezakezue.

2011-04-09

Zapi zuriaren jolasa

Kaixo irakurle.

Hemen daukazu Haur Hezkuntzako ikasleekin eguneroko aktibitate bat egiteko aukera. 3 urteko umeekin eskuak garbitu behar ditugunean, oraindino komunean garbitzeko
ohitura ez diegu irakatsi eta horregatik irakasleok, banaka eraman eta garbitu beharrean, zapiekin garbitzen dizkiegu.Jolas honekin umeek, eskuak, bakarrik garbitzeko aukera izango dute.




Nik, jarduera hau praktikan jarri dut eta haurreei, asko gustatzen zaie: umeek ikasi beharreko garbitzeko ohitura barneratzen dute. Haurrek jolasaren bitartez,kontzeptuak, edukiak,... barneratzeko duten baliabiderik onena dela uste dut.


Aktibitate hau txokoetan (ekintza bat bukatzen dugunean eta eskuak garbitu behar ditugunean ) edo korroan (fruta edo gaileta jaten dugunean) egin dezakegu. Haur bakoitzari zapi bat bananduko diogu eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen egunkaria abestiaren doinua eta leloa hartuko dugu moldaketa batzuk eginez eta jolas bat egingo dugu.

. Lehenengo, Abestiaren doinua jakin dezazuen hemen daukazue jatorrizko abestia



Abestia lortzeko iturria



. Bigarrenez, moldatu dugun eta abestuko dugun abestia:
ZAPI ZURIAREN ABESTIA Zapi zuri honekin, jolasten gara, lehenengo alde batera, gero bestera. Zapi zuria aurrera, zapi zuria atzera. Zapi zuri honekin jolasten gara.


Abesten gaudenean, eskuekin, esaten duguna antzestuko dugu.
. Eta hirugarrenez azalpen txiki bat:
Hatzamarrak banaka eta eskuak ere garbituko ditugu. Hau egiten dugun bitartean, esaldi hauek esango ditugu:

LEHENENGO POTOLOA BIGARRENEZ BIZKORRA HIRUGARRENEZ LUZEA LAUGARRENEZ ALPERRA ETA AZKENEZ TXIKERRA. ESKUAK GARBITZEN DUGU LEHENENGO ALDE BATETIK TA GERO BESTE ALDE HONETATIK.

Zapia eskuz aldatzen dugu eta berriro Zapi zuria abesten dugu. Bukatzeko, hatzamarrak eta eskuak garbitzen ditugu berriro ere.

Goian agertzen den argazkiaren helbidea